Alta tension

alta1

Elektrizitatea sortzeko hamaika egitasmo dago Araban eta Nafarroan. Castejongo zentral termikoak eta horien zabaltzea, Lantarongo ziklo konbinatuko zentral termikoa, Araban egin nahi diren parke eolikoak (Arkamu, Perriain eta Iturrieta), Garoñakozentral nuklearra (Burgos-Espainia). Ordea, egitasmo horiek ez datoz bakarrik. Argindarraren garraioa errazteko helburua duen goi tentsioko linea baten egitasmoak -Gasteiz eta Muru Artederreta (Nafarroa) artean- kritikak eragin ditu ekologista eta herritarren aldetik.

Red Electrica de España enpresak (REE), egitasmoaren arduradunak, goi tentsioko linea «Nafarroa eta EAE elkarrekin lotzeko funtsezkoa» izango dela deritzo. Sare horren helburuen artean Nafarroako parke eolikoek sortzen duten energiaren gaindikina Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sarera bideratzeko helburua izango du, besteak beste. Dena den, elkarrekin lotze hori baino harago doan helburua dagoela deritzote linearen kontra dauden taldeek. Gasteiz-Muru Artederreta lineak Castejonera jarraitzen du -datozen hilabetetan bukatuko da linea hori-, eta, bertatik, Aragoitik (Espainia), Herrialde Katalanetara heldu arte. Sare horrek edozein txokotan sortzen den gehiegizko argindarra edonon saltzeko helburua erraztu nahi duela uste du linearen aurka dagoen plataformak.

 

 

 

 

Honez gain beste iritzi bat ere entzuten da kalean. Ez al da kasualitatea energia pilla hori garraiatzeko sarea egitea (Sare horren helburuen artean Nafarroako parke eolikoek sortzen duten energiaren gaindikina Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sarera bideratzeko helburua izango du, besteak beste) eta aldi berean energia pilla hori kontsumitzea behar duen beste proiektu bat sortzea?? AHT-a hain zuzen ere

1 Comentario(s)

  1. kaixo, proiektu honen kontra plataforma bat sortu genuen iaz kanpezun, araba eta nafarroako herrietako jendeak sortzen duguna,gehienbat mehatxatuak dauden herrietakoak¡. ondorengo loturan honen inguruko berriak agertzen dira nahiko xume. gazteleraz dago baina behintzat…
    animo!
    nolineadealtatension.blogspot.com


RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack

Deja un comentario