Autopista elektrikorik bai ala ez?

Aupa, seguruenik ez duzue proiektu honi buruz informazio larregi izango, agian honi buruz ezer ez dakizue, baina beharrezkoa iruditzen zait behintzat proiektu honen nondik norakoak ezagutzea, eta gero bakoitzak ikusiko du honen aurrean beste aldera begiratzen duen edo egoera aldatzeko zerbait egiten ahalegintzen den.

                    

ZER EGIN NAHI DUTE?

 

Gasteizetik Castejonera doan  110 kilometro luze den  eta 400.000 boltio daraman  autopista elektrikoa (red de alta tensión).

 

Zirkuitu bikoitzeko linea, 18 kablez osatutakoa.

 

Linea guztiak  hartzen duen esparruan ezingo dira arbolak landatu, ezta etxe edo industriak eraiki.

 

Dorretik dorrera 400/500 metroko distantzia ( guztira 220/275 dorre)  

 

Dorre bakoitzaren oinak ( porlanezko plataformak) 10X10 metro izango ditu eta metro erdiko altuera.

 

Dorreen altuera 42/47 metrokoa izango da. ( ideia bat egiteko pentsatu Gazteizeko virgen Blancak 17 metroko dituela eta Iruñako Monumento de los Fueros-ek 25 metro)

 

 

 

Gaurko nahikoa, proiektu honen ideia bat hartzeko. Informazio egarria duzuenentzat lasai,  aurrerantzean informazio gehiago sartzen joango naiz.

 

Zuen komentario, galdera, kezka, ideaia… guztiak ongietorriak izango dira.

 

2 comentarios

  1. Epa Kanu!
    Zer da autopista elektroniko hori? zertako erabilikoa hainbeste nergia ta hainbeste txikiziyo?

  2. Aupa, pozten naiz bateronbat gai honetaz arduratzen dala ikusita, beraz “autopista elektrikorik ez” categoria barruan informazio geiago sartzen joango naiz.

    Lore espero dut zure dudak argitu izana


RSS de los Comentarios Identificador URI de TrackBack

Deja un comentario